2016-12-23
2016-12-21
2016-12-16
2016-12-05
2016-12-04
2016-12-03
2016-12-02
5.ASMAKIZUNA
Azpian azpiko,
ez nauzu erraz ikusiko.
Eta begiz jotzen banauzu,
txapela eta hanka besterik
ez didazu ikusiko.
ez nauzu erraz ikusiko.
Eta begiz jotzen banauzu,
txapela eta hanka besterik
ez didazu ikusiko.
2016-12-01
2016-11-30
3.ASMAKIZUNA
Ez baldin bada harria,
ez baldin bada irria,
ez baldin bada orria
eta ez baldin bada urria,
falta den hitza asmatzea
ez al da errazegia?
ez baldin bada irria,
ez baldin bada orria
eta ez baldin bada urria,
falta den hitza asmatzea
ez al da errazegia?
2016-11-29
HISTORIAURREA ETA HISTORIA
2016-11-28
2016-11-25
EUSKARA ASTEKO ASMAKIZUN LEHIAKETA
Azaroaren 28tik abenduaren 2ra EUSKARAREN ASTEAN murgilduko garenez "Asmakizun lehiaketa" antolatu dugu.
Aste horretan egunero asmakizun erraz bat azalduko da gure blogean.
Guztiek izango dute nolabaiteko lotura aurtengo Euskararen Astearen gaiarekin, "ARABAKO JAIAK".
Bost asmakizun izango dira, astelehenetik ostiralera bitartean.
Erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue, zuen izena eta gela jarrita.
Hauek bidaltzeko azken eguna abenduaren 4a izango da, igandea.
Erantzun zuzenak eta irabazleak hurrengo egunean argitaratuko dira gure blogean.
Bi irabazle egongo dira, gela bakoitzeko bat.
Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da gelan bertan, bi sari bakarrik izango direlako, gela bakoitzean bana.
Animo eta denok parte hartzera!
Aste horretan egunero asmakizun erraz bat azalduko da gure blogean.
Guztiek izango dute nolabaiteko lotura aurtengo Euskararen Astearen gaiarekin, "ARABAKO JAIAK".
Bost asmakizun izango dira, astelehenetik ostiralera bitartean.
Erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue, zuen izena eta gela jarrita.
Hauek bidaltzeko azken eguna abenduaren 4a izango da, igandea.
Erantzun zuzenak eta irabazleak hurrengo egunean argitaratuko dira gure blogean.
Bi irabazle egongo dira, gela bakoitzeko bat.
Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da gelan bertan, bi sari bakarrik izango direlako, gela bakoitzean bana.
Animo eta denok parte hartzera!
2016-11-22
MENDIXUR
Mendixurko Parke Ornitologikoan egon gara. Gauza asko ikasi dugu hegaztien eta beste animali batzuen bizimoduari buruz.
Hemos visitado el Parque Ornitológico de Mendixur y hemos aprendido mucho sobre el modo de vida de las aves y otros animales del entorno.
2016-11-16
EUSKAL HERRIKO ISURIALDEAK

Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.
Mediterranio isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzutan agorraldiak izaten dituzte.
2016-11-15
2016-11-10
GOOGLE EARTH
Dagoeneko ezagutzen duzu tresna zoragarri hau, ikastolan erabili dugu eta. Hala ere, oraindik ez badaukazu zure etxeko ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura, Internetetik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko.
Euskal Herriko geografia ikasten hasi berriak gara eta primeran etorriko zaizu gure hiri, herri, eskualde eta bestelako bazter guztiak zerutik begiztatzeko. Agian zeure etxea ere ikusiko da...
Gogoratu Internet konexioa beharrezkoa dela eta programa dohainik dela. Jaitsi, instalatu eta ... bidaiatzera!
2016-11-02
2016-10-28
2016-10-25
2016-10-13
2016-10-12
UNIBERTSOA - GAIAREN LABURPENA
Bideo honetan Txanelako 1.gaiaren laburpena duzu. Eskerrak eman behar dizkiegu "Arizmendipoxpolinak" taldekoei egindako lan bikainagatik. Bost minututan Unibertsoari buruzko informazio guztia laburbilduta duzu hemen.
Jarri martxan entzungailuak eta adi-adi entzun.
Jarri martxan entzungailuak eta adi-adi entzun.
2016-10-11
2016-10-10
2016-10-05
2016-10-04
LURRAREN MUGIMENDUAK
Adi-adi ikusi animazioa eta ea gai zaren galdetegia hutsik egin gabe erantzuteko. Lehenengoan ez bada ... saiatu berriro.
ANIMAZIOA eta GALDETEGIA
UNIBERTSOA
Irudian klikatuz Unibertsoari buruzko informazio eta ariketa oso interesgarriak izango dituzu begi-aurrean.
2016-09-27
2016-09-26
UNIBERTSOA: DEFINIZIOAK
Irudian klikatuz orain arte ikasitakoaren definizioak izango dituzu. Baliogarriak izango dituzu gaia birpasatzeko.
2016-09-19
2016-09-14
MAGIALDIA
Ostegunean Lakuako Gizarte Etxera joango gara Magialdiako saio bat ikustera. Aurten Mister Twister magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu. Esaten dutenez, saio harrigarri bezain farregarria eskainiko omen digu. Ea primeran pasatzen dugun!
2016-09-09
ONGI ETORRI 5.MAILARA
Sortu berria dugun blog hau zuen informaziorako erabili nahi dugu. Bertan, ikasturtean zehar egingo ditugun irteera eta ekintza berezien berri emango dizuegu eta baita argazki batzuk txertatu ere. Horrela, etxetik mugitu gabe, zuen seme eta alabak zertan ari diren jakiteko beste aukera bat izango duzue. Post edo sarrera bakoitzaren azpian iruzkinak egiteko aukera izango duzue eta benetan eskertuko dizkizuegu. Zuen gustuko izan dadila.
El objetivo de este blog que acabamos de crear es que las familias tengáis noticia de las salidas y actividades más destacables que vayamos a realizar durante este curso los y las de 5º, así como poner algunas fotos de dichas actividades, una manera más de saber lo que hacemos en la ikastola. Al final de cada post o artículo tendréis ocasión de hacer algún comentario sobre el mismo, lo cual agradeceríamos. Esperamos que sea de vuestro agrado.
Gloria eta Joxe
Suscribirse a:
Entradas (Atom)