Páginas

2016-11-25

EUSKARA ASTEKO ASMAKIZUN LEHIAKETA

Azaroaren 28tik abenduaren 2ra EUSKARAREN ASTEAN murgilduko garenez "Asmakizun lehiaketa" antolatu dugu.
Aste horretan egunero asmakizun erraz bat azalduko da gure blogean.
Guztiek izango dute nolabaiteko lotura aurtengo Euskararen Astearen gaiarekin, "ARABAKO JAIAK".
Bost asmakizun izango dira, astelehenetik ostiralera bitartean.
Erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue, zuen izena eta gela jarrita.
Hauek bidaltzeko azken eguna abenduaren 4a izango da, igandea.
Erantzun zuzenak eta irabazleak hurrengo egunean argitaratuko dira gure blogean.
Bi irabazle egongo dira, gela bakoitzeko bat.
Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da gelan bertan, bi sari bakarrik izango direlako, gela bakoitzean bana.
Animo eta denok parte hartzera!


5 comentarios: