Ez baldin bada harria,
ez baldin bada irria,
ez baldin bada orria
eta ez baldin bada urria,
falta den hitza asmatzea
ez al da errazegia?
2016-11-30
2016-11-29
HISTORIAURREA ETA HISTORIA
2016-11-28
2016-11-25
EUSKARA ASTEKO ASMAKIZUN LEHIAKETA
Azaroaren 28tik abenduaren 2ra EUSKARAREN ASTEAN murgilduko garenez "Asmakizun lehiaketa" antolatu dugu.
Aste horretan egunero asmakizun erraz bat azalduko da gure blogean.
Guztiek izango dute nolabaiteko lotura aurtengo Euskararen Astearen gaiarekin, "ARABAKO JAIAK".
Bost asmakizun izango dira, astelehenetik ostiralera bitartean.
Erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue, zuen izena eta gela jarrita.
Hauek bidaltzeko azken eguna abenduaren 4a izango da, igandea.
Erantzun zuzenak eta irabazleak hurrengo egunean argitaratuko dira gure blogean.
Bi irabazle egongo dira, gela bakoitzeko bat.
Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da gelan bertan, bi sari bakarrik izango direlako, gela bakoitzean bana.
Animo eta denok parte hartzera!

2016-11-22
MENDIXUR
Mendixurko Parke Ornitologikoan egon gara. Gauza asko ikasi dugu hegaztien eta beste animali batzuen bizimoduari buruz.
Hemos visitado el Parque Ornitológico de Mendixur y hemos aprendido mucho sobre el modo de vida de las aves y otros animales del entorno.
2016-11-16
EUSKAL HERRIKO ISURIALDEAK

Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.
Mediterranio isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzutan agorraldiak izaten dituzte.
2016-11-15
2016-11-10
GOOGLE EARTH
Dagoeneko ezagutzen duzu tresna zoragarri hau, ikastolan erabili dugu eta. Hala ere, oraindik ez badaukazu zure etxeko ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura, Internetetik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko.
Euskal Herriko geografia ikasten hasi berriak gara eta primeran etorriko zaizu gure hiri, herri, eskualde eta bestelako bazter guztiak zerutik begiztatzeko. Agian zeure etxea ere ikusiko da...
Gogoratu Internet konexioa beharrezkoa dela eta programa dohainik dela. Jaitsi, instalatu eta ... bidaiatzera!
2016-11-02
Suscribirse a:
Entradas (Atom)